XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Parisek egin behar duena ez duelako egiten.

Iparraldearen egoera gaizkituz doa, Chaban Delmas-en ustetan.

Golistak, De Gaulle jeneralaren alderdikideen buruetarik da haste hastetik Chaban Delmas.

Pariseko Legebiltzarraren lehendakari izendatua izan da berriz ere azken hauteskundeen ondotik.

Egoitza bat badu Azkainen, eta hor zegoela oporretan, France Inter irratiko kazetari batek, hamar minutu iraun duen elkarrizketa bat egin dio oraintsu.

Euskal Herrian izanki eta galdetu zion zer zioen Euskal Herriaz.

Lehenik erantzun dio Euskal Herria gain gainetik gustatzen zaiola, euskaldunak, itsasoak joiten duen harroka iduriak garela.

Gero politika ikuspegi bat galdetu dio.

Hona hitzez hitz Chabanen erantzuna.

Egoera gaiskituz doa aspalditik.

Eta hori, hain segur, egin behar zuena ez duelakotz egin Parisek.

Nik gomendatu gauza sinple batzu: lehenik euskal nortasuna errespetatzea, euskal kultura errespetatzea, euskera irakastea eskola guzietan, sare publikoko eskoletan, ama eskolatik hasiz, aita amek nahi duten ber.

Lehen ministro nintzelarik, batxiler etsaminetan sartu nuen euskara eta gero, Bordeleko Unibertsitatean euskara katedra bat sortu nuen.

Horien helburua, euskara sartzea irakaspenen mail guzietan hastetik burura arte.

Zorigaitzez lenen urrats horiek ez dute segidarik izan.

Kazetalariak galdetu zion gero Estadoak hitza jan ote duen: Ez nuen hitzik eman.

Nik asmatu projektu bat zen, sortu nahi nuen sozietate berriaren barnean: berezitasunetaz indar berri bat egin nahi nuen herriarentzat, indar bat ere berezitasun horiek zeuzkatenentzat.

Gaur egun mugaz bestaldean pasatzen denarekin problema izugarriak ditugula argi da.

Nahiago dut gehiagokorik erran gabe gelditu, gauza horiek ez baitira nire gain egun, eta beren gain dituztenei ez baitiet lana zailago egin nahi.

Lapurdiko biltzarra.

Poulou, Ziburuko auzapez eta Lapurdiko auzapezen biltzarraren lehendakariak ageri bat zabaldu du joan den egunean, iheslari kanporatzeen kontra, Luberriaga buru, hautetsi batzuek egin prentsaurrekoaren ondotik.

Hautetsi horiek %3,5 baizik ez omen dira Poulouren arabera.

Guhaurek dakigunez, Lapurdiko bost auzapez baziren gutienez prentsaurreko horretan publikatu ageriarekin bat egin zutenak, heldu baita Lapurdiko auzapezetarik %12.

Gainera Luberriagak 200 bat hautetsi baditu berekin, Hautetsi Abertzaleak deitu taldean beste 60 bat badira, heldu baita hemengo hautetsiek %12 bat guti gora behera.

Aldiz orok dakigu Poulou azken hauteskundeetan presentatu dela Akitaniako diputatu izaiteko, eta bere listako 18 lagunekin %8,78 baizik ez duela bildu!.

Beleak zozoari beltza, beraz erran zaharrak dion bezela.

Xipri Arbelbide
Baiona.